|
|
“Flamenco hoy” ikuskizuna, hasiera batean, bi egunez taularatzekoa zen, ekainaren 24 eta 25ean hain zuzen, baina azkenean, eta arrazoi logistikoak bitarteko, ekainaren 24ean bakarrik ikusi ahal izango da Kursaaleko oholtza gainean.
Ekainaren 25rako erositako sarrerak ez dira baliozko izango 24erako. Hala, euren sarrerak ekainaren 25ko eskuratu zituzten lagunek honako bide hauek jarraituz errekuperatu ahal izango dute euren dirua: ekainaren 24 eta 25ean Kursaaleko leihatilara gerturatuz (ordutegia: 17:00 – 20:00) edo edozein egunetan Kursaal Fundazioaren bulegoetan (Zurriola 1). Euren sarrerak Servikutxa, Telekutxa edota Internet bitarteko eskuratu zituztenei automatikoki itzuliko zaie sarreren zenbatekoa.

