Kursaal kongresu jauregia
Jarrai iezaguzu
Kursaalwww.kursaal.com.es

Albisteak

(Orrialdea: 1 Guztira: 16) 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 >>
Beinat Mu izan da Love of Lesbian taldea ikusteko bi sarreren irabazlea Kursaalak biltzar jauregiaren Facebook-eko jarraitzaileen artean egindako zozketan.
Kursaalak, Love of Lesbian-en maiatzak 11ko kontzerturako 2 sarrera zozketatuko ditu.Zozketan parte hartu ahal izateko Kursaaleko Facebook orrian sartu behar duzu. www.facebook.com/KursaalPalaciodeCongresosBiltzarJauregia
Datorren apirilaren 17an, bere Bazkideen Batzar Nagusiaz baliatuz, ondoren egin ohi den ELKARGIren Enpresaburu Topaketa burutuko da, Donostiako Kursaal Jauregian burutuko dugu, goizeko 11:30etatik aurrera. Enpresaburu Topaketaren titulua, “2014ko Aukerak: krisialditik irteteko ekonomia, finantza eta enpresako eragile garrantzitsuenek duten ikuspegia” izango da eta bertan, ekonomia, finantza edo enpresa esparruetan sona handikoak diren bost pertsona ospetsu arituko dira
Apirilaren 17tik 19ra Donostian, Kursaalen, egingo da Erizaintzako Prestakuntzarako eta Aurrerapenerako Fundazioak (FAE), Erizaintzako Teknikarien Sindikatuarekin (SAE) batera, antolatutako Erizaintzako Zaintzen Teknikarien XXIV. Biltzar Nazionala. Biltzar honetan, erizaintzako zaintzen teknikariek paziente kronikoei eman beharreko arreta eta zainketa landuko dira bereziki.
Gaur Kursaalera itzuliko da Leo Harlem komikoa. Ikuskizun berri bat dakar, bere azken birako show-a aurkezteko, eta bi saio eskainiko ditu (20:00etan eta 22:30ean). Dani de la Cámararekin batera izango da taula gainean. Estatu mailan bakarrizketen sailean edo stand up comedy deiturikoan hoberena den komikoak eskainiko duen ikuskizunerako sarrerak oso azkar saldu zirenez, saio bakar bat aurreikusi zen arren, bigarren bat gehitzeko eta jende gehiagori lekua egiteko beharra ikusi zen, eta 600 sarrera gehiago jarri ziren salgai.
Kursaalen, atzo eta gaur, Europar Batasunaren garapenerako Estrategia 2020 planaren esparruan demokrazia ekonomikoa hobetzeko elkarrizketa sozialari buruzko jardunaldi batzuk egiten ari dira. Jardunaldi horietan, Erresuma Batuko, Italiako eta Frantziako enpresetako, sindikatuetako, unibertsitateetako eta administrazioetako ordezkariak ari dira parte hartzen, baita Gipuzkoako .
Bihar Kursaalean Paco Ibáñezek Alfonsina Storni, Pablo Neruda, César Vallejo, Nicolás Guillén eta Rubén Daríori kantatzen dien kontzertu bat eskeintzen du. Bere Palabras para Julia abestia diktadura guztien kontrako himnoa bihurtu zenetik Latinoamerikarekin izan duen harreman bizia bururatuz.
Europar Batasuneko Gazte Orkestrak, Europar Batasuneko 27 herrialdeetako 14 eta 25 urte arteko talentu handiko musikariz osatuak, udaberriko bira handi baten ildotik (15 kontzertu eskainiko dituzte guztira), bost hitzordu ditu Espainian, eta horietako bat Donostian, Kursaalen, hain zuzen. Suitzan, Italian eta Polonian ere izango dira.
Apirilaren 18an Mondragon Unibertsitateak (MU) ate irekien jardunaldia egingo du, datorren ikasturtetik aurrera titulazioez gain eskainiko dituen ingeniaritzako goi mailako bi gradu berriak aurkezteko. Gradu berriok Energiaren Ingeniaritza eta Prozesu Industrialetako Ekoteknologiako Ingeniaritza dira eta Estatuan MUk bakarrik emango ditu. Donostialdeako Campusean gauzatuko dira, hain zuzen ere Orona IDeO-innovation city parkean.
Hilaren 19an, Oronaren Batzar Nagusia egingo da Kursaalen, José Miguel Lazkanotegi presidentea eta Javier Mutuberria zuzendari nagusia buru direla, eta 1.800 bazkide kooperatibista inguru bilduko dira bertan. Ekitaldi amaierako datuak aurkeztuko dituzte, eta Oronaren plangintza estrategikoaren bilakaera (VEO 2011-2014) eta 2013rako proiektu nagusiak azalduko dituzte. Bileraren ondoren, bertaratutako guztiek Kursaaleko Bankete Aretoan bazkalduko dute. Datorren urtean 50. urteurrena ospatuko du Oronak, eta IDeO-innovation city inauguratuko dute: Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen luzapenean Orona eraikitzen ari den berrikuntzaren hiria, 40.000 metro koadroko azalera duena. Europan erreferente izango da hiriko mugikortasun iraunkorra eta autosufizientea lortzeko berrikuntza zentro hau. Oronak, igogailuak eta eskailera mekanikoak fabrikatzen dituen eta Mondragon Korporazioko parte den enpresa elkarteak, Gipuzkoan dauka egoitza, eta Espainiako, Frantziako, Portugalgo, Erresuma Batuko, Irlandako, Belgikako, Luxenburgoko, Norvegiako eta Holandako 30 enpresak osatzen dute.
Euskal rockaren talderik indartsuenetako bat. Irrikaz espero den gertaera garrantzitsua izaten dira talde honek euskal geografia osoan eskaintzen dituen kontzertu guztiak. Baina, horrez gainera, gure mugak baino askoz ere harantzago zabaldu dute beren ospea, eta itzuliak egin dituzte zenbait europar herrialdetan, Mexikon, Estatu Batuetan, Nikaraguan, Japonian eta Taiwanen barna.
Belauneko eta artroskopiako mila kirurgialari inguruk eta bi diziplinetan adituak diren hainbat erizain profesionalek parte hartuko dute hil honen 24tik 27ra Kursaalen egingo den biltzar hirukoitzean (aldi bereko biltzarra izango da, lehen aldiz).
Stage Entertainment, Donostia Kultura eta Kursaalek “La Bella y La Bestia” Disneyren musikala aurkezten dute uztailaren 5etik 7ra, Kursaalean. Birako lehen emanaldia Donostian izango da non aktore eta kantari talde benetan aparta dakarrena; besteak beste, Ignasi Vidal Bestiarena egiten, eta Talía del Val Bellarena; Raúl Peñak Lefou jokatzen du, eta Daniel Digesek, berriz, Gaston.
Sevatur, Donostiako Turismoaren eta Aisiaren Nazioarteko Azoka, martxoaren 15etik 17ra egingo da Kursaal Jauregian. Hamaikagarren edizioa du aurtengoa, eta lehen aldiz azokan izango dira nazioarteko zein estatuko helmuga berri batzuk.
Martxoaren 31n, “Peter Pan On Ice”, J.M. Barrieren klasikoaren bertsio eguneratua, ikusi ahal izango dugu Kursaalen. Izotz gaineko musikal hau etxeko txikienei zuzenduta dago, baina helduek ere izugarri gozatuko dute.
Martxoaren 21ean, NIDays ekimena egingo da Kursaalen. Foro hau etorkizuna nola eraiki irudikatzen duten pertsona berritzaileei, kontatzeko ideiaren bat duten pertsonei eta, teknologiaren bidez, mundua hobetu nahi dutenei zuzenduta dago.
Oraingoan Euskadiko Orkestrako Musika Gelak kontzertu ezberdin bat proposatzen dio gure entzulego gazteari, bere osotasunean Jazzaren inguruan sortutako kontzertua. Musikeneren (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia) lankidetzari esker, berezitasun honetako ikasle talde batek Estatu Batuetan sortutako musika genero honen ezaugarri nagusiak erakutsiko dizkigu, horretarako askotariko musika-aukeraketaz eta zaindutako eszenaratzeaz baliatuz.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Joana Carneirok zuzenduta, martxoaren 20an eta 21ean Kursaalen emango duen kontzertuko programa Beethoveni eskainiko dio. Hasteko, Pianorako 2. kontzertua, 20 urte baino gutxiago zituenean idatzi zuena, bere piano-jotzaile gaitasunak erakusteko. 6. sinfonia, "Pastorala" (1808), alderdi askotan iraultzailea izan zena; bost mugimenduko sinfonia idazteko lehen saiakera ez ezik, literatura programa batean oinarrituko zuen lan bakanetakoa izan zen. Naturaren mirarien bere ikuspegia, gizakia gauza guztien neurri gisa jartzen duena, garrantzi handikoa suertatuko zen olerki sinfonikoaren aitzindarientzat.
Zazpigarren urtez segidan, Kursaalek bat egingo du WWF erakundeak antolatutako mundu mailako Planetaren Ordua ekimenarekin, eta martxoaren 23an, larunbatean, eraikina itzaliko du.Donostiako Biltzar Jauregiaren irudi ezaguna, eta estetika eta arkitektura aldetik indargune duen argiztapena, telebista kateetako kameren ohiko jomuga izaten da (bai erkidego mailako ETBn bai kate nazionaletan), itzaltzen den unean albiste iturri izaten baita, adierazgarriak eta ikonoak diren beste eraikin batzuekin batera: Bartzelonako Sagrada Familia, Errege Jauregia, Parisko Eiffel dorrea eta Londresko Big Ben, besteak beste.
Heinekenek 48. Heineken Jazzaldiko kartela aukeratzeko lehiaketa deialdia egin du. Jaialdia uztailaren 24tik 28ra egingo da Donostian eta Kursaal eta bere terrazak izango ditu eszenatoki, besteak beste.
Datorren apirilaren 12an, Kursaalera itzuliko da Leo Harlem komikoa. Ikuskizun berri bat dakar, bere azken birako show-a aurkezteko. Dani de la Cámararekin batera izango da taula gainean.
“Bezeroarekiko lotura, zure enpresaren salmentak handitzeko eta hobetzeko giltzarri” izango da apirilaren 11ko arratsaldeko 7etan Kursaalen jorratuko den kontzeptua, Luis Piedrahita eta Pepe Martínez hizlari direla.
Kontzertu Solidarioa gizartearekin konprometitutako unibertsitateko ikasleek sustatutako eta gauzatutako ekimen bat da. Kontzertua Kursaaleko Auditorioan izango da, otsailaren 22an, eta bertan lortutako irabaziak Caritas Gipuzkoari emango dizkiote.
Deutsches Symphonie Orchester Berlin orkestrak, Alemaniako talde sinfoniko aipagarrienetako batek, musika koloretsua eta hunkigarria eskainiko digu bere programaren barnean. XX. mendearen lehen zatiko bi konpositore garrantzitsuren obrak eskainiko dituzte (Bernstein eta Shostakovich), James Conlon zuzendariaren gidaritzapean.
Ian Anderson gidari izango duen Jethro Tull taldeak Thick as a Brick disko ospetsua osorik joko du zuzenean, 1972tik lehen aldiz. Jethro Tull garai guztietako rock talde garrantzitsuenetako bat da, eta Ian Anderson bertako flautista, abeslaria eta konpositorea da. Gertaera gogoangarri hori otsailaren 9an izango da, Kursaaleko Auditorioan.1972an, Ian Andersonek Thick as a Brick diskoko musika konposatu eta hitzak idatzi zituen. Ondoren, disko hori salduenen artean egon zen eta denborari ondoen aurre egin dionetako bat da.
(Orrialdea: 1 Guztira: 16) 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 >>


CENTRO KURSAAL - KURSAAL ELKARGUNEA, S.A.- Avda. de Zurriola, 1 - 20002 Donostia/San Sebastián
Mail: kursaal@kursaal.org - Teléfono. +34 943 00 30 00 - Fax: +34 943 00 30 01
GPS: N 37° 24.491 - O: 1 ° 58' 35.08"

LOGO Iccwordllogo Aipc LOGO Palacios Congresos     WAI-A  WCAG 1.0
Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Google +1-en partekatu Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gutukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu