Kursaal kongresu jauregia
Jarrai iezaguzu
Kursaalwww.kursaal.com.es

Albisteak

(Orrialdea: 13 Guztira: 16) << 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 >>
Vienako Haur Kantariak, munduko haur-abesbatza ospetsuena, eta Easo Eskolania elkarrekin ariko dira datorren asteazkenean, urtarrilak 28, 20:00etan Kursaalean, Kutxak babestutako kontzertu batean.
Urtarrilaren 26ean hasiko da egutegi txinatarreko urte berria, zehazki “idiaren urtea” izango da eta Donostian egun batzuk lehenago abiatuko da, Kursaalean ospatuko den festa berri batekin. Festa doakoa eta edonori irekia izango da, txinatarra izan edo bestelako herritartasuna izan.
“Terrat pack” ikuskizuna aurkeztuko da Kursaal Auditorioan ostiral eta larunbatean, urtarrilak 9 eta 10, 20:00etatik aurrera. Andreu Buenafuente, José Corbacho, Jordi Évole eta Berto Romero protagonista dituen ikuskizuna da.
"Carmina Burana" kantata eszeniko ospetsua, ballet klasikoko bi pieza, Errusiako Ejertzitoaren Abesbatza eta Dantzen ikuskizun tradizionala eta “Pedro eta Otsoa” haurrentzako kontzertuak osatzen dute abenduan barrena Kursaalean izango den kultur programazio zabala. Carmina Burana datorren abenduaren 11n Auditorioan interpretatuko da, eta zalantzarik gabe, Carl Orff musikagile alemanaren obrarik ospetsuena da. Ikusgarritasuna eta misterioa konposizioaren elementuen xumetasunarekin batzen dira, eta ezaugarri horiei esker, Carmina Burana obra klasikoa ezagunenen artean lehen-mailan kokatzen da. Poema gehienak latinez idatzita daude eta maitasunezko kantuak, tabernako kantuak, satirak, ikasleen kantuak… barne hartzen dituzte. Guztiak maitasunari eta lurreko plazerrei egindako kantuak dira, Erdi Aroko ikusmoldearekin talka eginez.
Datorren abenduaren 8an, astelehena, Angels in Harlem Gospel Choir taldeak irekiko ditu X. Gabonetako Gospel Kontzertuak. Dagoeneko tradizioa duen musika-ziklo honek hurrengo asteburuan jarraipena izango du –abenduaren 12tik 14ra bitartean– eta tradizio afroamerikarretik sortutako musika parte-hartzaileenaren ordezkari gisa, izen handiko lau talde ariko dira.
Gastronomiaren Onena (Lo Mejor de la Gastronomía, LMG) batzarraren hamargarren edizioa orain arte ospatutakoen artean nazioarteko maila gehien izango duena da. Kongresu guztiek Kursaal jauregia izan dute egoitza iraunkor gisa, eta oraingoan, 39 sukaldari atzerritarrek parte hartzeaz gain, batzarkideen ehuneko 75 europar eta amerikar herrialdeetakoak izango dira.
Oronak –jasotzearen sektorean liderra eta fakturazioari dagokionez, lehen hamarren artean dagoena– Espainia, Portugal, Frantzia eta Erresuma Batuan dituen lantoki desberdinetako 300 ordezkari baino gehiago bilduko dira datorren abenduaren 4an Kursaalean, “Markaren Eguna” ospatzeko. Orona sozietate-izen gipuzkoarrak hazkunde garrantzitsua izan du azken urteotan, bai enpresa bezala eta bereziki Electra Vitoriarekin egindako itunari eta enpresa parte-hartzaileak sartzeari esker. "Marka bakar eta indartsu batean haren baitan dauden baloreak biltzeko garaia iritsi da: konpromisoa, arintasuna eta fidagarritasuna", adierazi dute enpresako iturriek.
Datorren abenduaren 22an, seigarren urtez jarraian, Gabonetako Haur-Parkeak (PIN) ateak zabalduko ditu. Parkeak eduki ludikoa eta hezigarria du, eta bere jolas, tailer eta pailazo eta magoen emanaldiekin, Kursaaleko 3.000 metro karratu baino gehiago betetzen ditu. Kursaaleko Parkea 2 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta txikienek eta handiek beren eremuak oso ondo zehaztuta dituzte. Edukiei dagokienez, bideko hezkuntza sustatzeko motor- eta bizikleta-pista, puzgarriak, ludoteka, ohe elastikoak eta bideo-joko makina berrienak bezalako jokoez gain, tailer didaktikoak, eskulanak, pintura eta irakurketarako gunea izango dira. Goizero, “PINaren tonbola” egingo da eta bertan, opariak zozketatuko dira.
Espainiako txoko guztietatik etorrita, autismoari buruzko terapian espezializatutako 500 profesional inguru bilduko dira Kursaal Jauregian azaroaren 13 eta 15 artean. Diziplina arteko kongresu honekin batera, esan behar da, AETAPIk, kongresua antolatzen duen elkarteak, 25 urte beteko dituela.
“El espíritu de Broadway” ikuskizuna Broadwayko musikal ospetsuenen bilduma da: El Fantasma de la Ópera, Cats, Cabaret, Jekyll & Hyde, Rent, Jesucristo Superstar, La Bella y la Bestia, Fama, All that Jazz, Grease, eta berriki estreinatu den Mamma Mía. Horiei guztiei, Broadwayen estreinatu gabeko eta Espainian arrakasta izan duen beste ikuskizunen bat gehitu zaie; esaterako, “Hoy no me puedo levantar”. Ikuskizuna datorren azaroaren 11n, 20:00etan, taularatuko dute Kursaaleko Auditorioan.
Urriaren 31 eta azaroaren 2a bitartean, Kursaalean Donostiako Elurra eta Abenturaren II. Azoka ospatuko da. Azoka hau elur-kirolen eta mendiaren ingurukoa da, eta enpresen, eski-estazioen eta kirol federazioen hogei stand baino gehiago izango ditu.
Eva Amaral eta Juan Aguirre, Pop espainiarreko bikote nabarmenetakoa osatzen duten bi musikariak, hamar urtez mantendu dira gailurrean kantu bikainekin eta urriaren 21 eta 22an izango ditugu Kursaal Auditorioan. “Gato Negro, dragón rojo” da biraren izena, eta “Kamikaze” abesti arrakastatsua duen azken diskoa du ardatz.
Urriaren 4an hasiko da Donostian Espainiako Nefrologia Elkarteko (SEN) XXXVIII. Biltzar Nazionala. Biltzarra, urriaren 7a arte Donostiako Kursaal Jauregian izango da eta bere helburua espezialitatean, nola maila klinikoan, hala oinarrizko ikerkuntzan, egindako azken aurrerapenak aurkeztea da. Mediku-biltzar honen ostean, urriaren 8 eta 11 bitartean, Espainiako Erizaintza Nefrologikoko Elkartearen 33. Biltzar Nazionala ospatuko da.
Procter & Gamble (P&G), munduko 160 herrialdetan presentzia duen multinazional handienetako bat, Kursaal Jauregian izango da lan-bilera bat egiteko asmoz, datorren urriaren 17an. Bilera horretan, osteoporosian espezialista diren 120 mediku bilduko dira “Ebidentziatik praktika klinikora” izenburupean.
Jean Christophe Maillot, Monakoko konpainiaren koreografo eta zuzendariak, datorren azaroaren 19 eta 20an “Ametsa” taularatuko du, Mendelssohnen musikarekin Shakespeareren “Udako gau bateko ametsa” antzezlanean oinarritutako lana. Les Ballets de Monte-Carlo, aurrez Kursaalean izandako bisita arrakastatsuen ondoren, berriz izango dugu gure artean Ernest Pignon-Ernest eszenografoak diseinatutako ikuskizunarekin.
Orkestra ezberdinen ardura diren bederatzi kontzertuz osaturiko programa bikainak emango dio amaiera 69. Musika Hamabostaldiari, Kursaal Auditorioan.
Alberto Cobo piano-jole, musikagile eta musika-ekoizleak piano-errezitaldia eskainiko du, datorren irailaren 11n eta arratsaldeko 8etan, Kursaaleko Ganbera Aretoan. Espainia, Italia, AEB eta Alemanian jo duen eta disko ugari grabatu dituen egile eta bakarlari madrildarrak bere lan berrienak eskainiko ditu.
Kursaaleko Auditorioa 43. Heineken Jazzaldiko jazoera handien gertalekua izango da, Liza Minnelli arituko da besteak beste, baina baita jazzeko itzal handiko izenak ere: Keith Jarrett, Paolo Conte, Diana Krall, Return to Forever edo Roland Petitek koreografiatutako Duke Ellington Ballet, izar artistikoz jositako egitarau bateko interprete batzuk aipatzearren.
Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziak Batzar Nagusia egingo du ekainaren 26an Kursaalean bazkideei soilik murriztutako bilera batez hastekoa den ekitaldi batean; bertan, «Basque Innopolis 08», berrikuntzaren esperientzia zuzenean, aurkeztuko da jendaurrean.
Supertramp taldeko abeslari mitikoa zenak taldearekin eta bere bakarkako ibilbidean izandako arrakasta handiak aurkeztuko ditu Donostian. “Give a Little Bit”, “The Logical Song”, “eta “Breakfast in America” kantuen egilea datorren igandean, ekainak 29, Kursaal Auditorioan arituko da zuzenean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.
Sagek, HPk eta Intelek proiektu bat aurkeztuko dute ekainaren 24an, «Evoluciona» deitutakoa; helburua du euskal enpresen garapen teknologikoa bultzatzea eta Kontabilitate Plan Orokor berriarekin bat etortzea (2008ko urtarriletik indarrean).
SOCIEMAT - Sociedad Española de Materiales elkarteak bi urtean behin antolatzen duen Materialei buruzko Biltzar Nazionalaren hamargarren edizioa antolatzeko ardura Mondragon Unibertsitateak izan du. Biltzar hori aparteko aukera bihurtu da Espainian materialen eremuan egiten diren ikerketei eta ematen den hezkuntzari buruz informazioa eskaintzeko, trukatzeko eta alderatzeko.
Etxeko Ospitalizazioko IX. Kongresu Nazionala ekainaren 11, 12 eta 13an izango da Kursaal Kongresu Jauregian, Euskal Herrian osasun espezialitate hau sortu zeneko 25. urteurrenarekin bat etorriz, eta laurehun profesional bilduko dira bertan.
Ekainaren 2an eta 3an, ekitaldi gastronomiko handi bat izango da Kursaalen. Bertan, lau lehiaketa egingo dira: Gipuzkoako X. Pintxo Lehiaketa, Barman Gazteentzako eta Barra Buruentzako 55. Koktelgintza Lehiaketa, Garagardo botatzaileen V. Lehiaketa eta V. Gin-tonic Lehiaketa. Gipuzkoako Barmen Elkarteak antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia Turismoak babestuta eta DV Multimediaren eta ostalaritzako enpresen lankidetza komertzialarekin.
Tom Waits abeslari estatubatuarrak Europan egingo duen biraren barruan, datorren uztailaren 12an Donostiako Kursaalean izango du emanaldia. “Glitter and doom Tour” bira ekainaren 17an hasiko da Phoenix hirian, eta bertan Tom Waits-ek AEBn zehar ibiliko da bere ohiko musikariekin: Larry Taylor baxu-jolea, Omar Torrez gitarra, Patrick Warren teklatuarekin eta Casey Waits perkusioarekin.
(Orrialdea: 13 Guztira: 16) << 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 >>


CENTRO KURSAAL - KURSAAL ELKARGUNEA, S.A.- Avda. de Zurriola, 1 - 20002 Donostia/San Sebastián
Mail: kursaal@kursaal.org - Teléfono. +34 943 00 30 00 - Fax: +34 943 00 30 01
GPS: N 37° 24.491 - O: 1 ° 58' 35.08"

LOGO Iccwordllogo Aipc LOGO Palacios Congresos     WAI-A  WCAG 1.0
Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Google +1-en partekatu Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gutukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu