Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Kursaal kongresu jauregia
Jarrai iezaguzu
Kursaalwww.kursaal.com.es

Aurkezpena

Ongietorria ematen dizugu Donostiako Kursaal Jauregira, Rafael Moneoren obra arkitektoniko ikusgarria. Kantauri itsaso parean kokatuta, hiriko kultura eta kongresu aktibitateen erdigunea da eta urtero 300 ekintza eta 600.000 ikusle baino gehiago biltzen ditu.

Murgildu zaitez beira zeharrargitsuzko bi kuboetan eta utz ezazu bertako espazioen balio-aniztasunak harritu zaitzala: 1806 pertsonentzako edukiera duen Auditoriuma, bilera aretoak* eta erakusketa eremuak.

Era guztietako kongresu, konbentzio, jarduera, azoka, kontzertu eta ikuskizunak ospatzeko toki berezi eta aproposa dela konproba ezazu. 10 urteko ibilbideak eta Kudeaketaren Bikaintasunari emandako Zilarrezko ‘Q’eta ISO 9001:2000. kalitate ziurtagiria bezalako sariek bermatzen dute Kursaalen esperientzia. Gainera, estatuan, Irisgarritasun Orokor Ziurtagiria jaso duen lehen kongresu jauregia da.

Eskaintza bereizgarri eta bitxia sukaldaritza zerbitzua da: taldeko burua Andoni Luis Aduriz da eta arrakasta ziurtatuta dago “Michelin bi izar” dituen sukaldari honen esperientzia eta sormenaren bermearekin.

Bisita ezazu web orri hau eta ezagutu itzazu gertutik Kursaal Kongresu Jauregiak eskaintzen dituen aukerak.


*10etik 575 pertsonako edukierarekin.



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

CENTRO KURSAAL - KURSAAL ELKARGUNEA, S.A.- Avda. de Zurriola, 1 - 20002 Donostia/San Sebastián
Mail: kursaal@kursaal.org - Teléfono. +34 943 00 30 00 - Fax: +34 943 00 30 01
GPS: N 43° 19' 29.59" - O: 1 ° 58' 35.08"

LOGO Iccwordllogo Aipc LOGO Palacios Congresos     WAI-A  WCAG 1.0
%>
Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Google +1-en partekatu Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gutukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu